LH4Ckoek prestatu duten sorpresa
Kaixo familiak!!
Hemen uzten dizuegu 4C mailakoen prestatu duten aldizkaria, beste ikaskideok ere disfrutatu ahal izateko.
2021-2022 MATRIKULAZIOA: Onarpen prozesua
Aurrematrikula egiteko epea bukatu da. Zer egin behar dugu orain??
Matrikularen zerrendak ikusteko https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio-en sartu behar zarete. NAN zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea besterik ez da behar. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren atari honetan informazio ugari eskura daiteke, ikasleen historial akademikoa, ordutegiak, jantokiko menuak… Bideo honetan ikus dezakezue nola egin:
Eta jarraian onarpen prozesuaren egutegia uzten dizuegu:

2021-2022 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA

JANTOKIA: Urtarrileko menuak











JANTOKIA: Abenduko menuak












OOG BEHIN-BETIKO ZERRENDA
AINHOA VELEZ |
BELÉN FERNÁNDEZ |
ZAHIRA ALCUDIA |
NURIA ALONSO |
ROSARIO NUÑEZ |
JANA GARCÍA |
LOURDES MTNEZ. DE ICAYA |
ELIZABETH RASCÓN |
AXUN CASAIS |

KANPOKO EKINTZAK
Kaixo!
Azkenean eguna iritsi da eta hurrengo astean, ekintzekin hasiko gara.
Lehenik eta behin, komentau behar dugu Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien barruan kokatzen garela (6 pertsonako azpitaldeak talde bakoitzean eta kontaktu gabeko ekintzak ahal diren einean). Beraz, ez dago arazorik!!
Honen harira, hemen daukazue eskuragarri protokoloa. Dokumentua irakurtzea gomendatzen dizuet. Bertan ikasle bakoitzagatik aurkeztu beharreko baimena dago.
SEME/ALABA BAKOITZAGATIK BAIMEN BAT AURKEZTU BEHARKO DA. IMPRIMATU MESEDEZ ETA EKARRI BETETA.
Baimenak jasotzeko, zehaztuko dugun lekua eta orduan aurkeztu beharko zarete.
Aurrerago talde bakoitzari dagokion informazioa helaraziko dizuet (lekua, begiralea, jasotzeko irizpideak…).
Animo eta prest hasteko!!
Markel Oquillas Alvarado
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Koordinatzailea
moquillas@athlonprestakuntza.eus
m. 674 618 482
athlon koop. e.
Loramendi, 4 • 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
t. 943 712 033 •
www.athlon.eus
Kanpoko Ekintzak
Egun on,
Lehenik eta behin espero dugu guztiak osasuntsu egotea. Honekin batera aurtengo Umandiko eskolaz kanpoko ekintzen inguruko informazioa ematera gatoz.
Pasaden astean eskolaz kanpoko ekintzak egiteko baimena jaso genuen EJ eta Arabako Foru Aldundiaren eskutik. Izan ere, honekin batera bete beharreko hainbat arau eta baldintza ezarri zituzten. Horietako bat ikastolako burbuila sistema errepetatu beharra da, hau da, ekintzetan ezin direla nahastu gela ezberinetako ikasleak.
Honen ondorioz, eskaintza originala bideraezina zenez planteamendu berri baten beharra asetzeko eskaintza birplanteatu dugu eta klase bakoitzetik talde bat ateratzea erabaki da, guztiak ekintza bat egiten. Honekin batera, inklusibitatea bermatzeko eta ikasleen kirola egiteko beharra ikusita KIROLAK ekintza egingo da. Ekintza honetan kirol ezberdinak, erronka kooperatiboak, joko-jolas tradizionalak/altrnatiboak, gorputz adierazpena.. bezalakoak egingo dira.
Hau dela eta, ekaineko izen ematea alde batera uzten da. Izen emate berri honek izango du balioa bakarrik. Hala ere, ekainean izena eman zutenak preferentzia izango dute, noski, gehiegizko partaidetza badago gela batean.
Bukatzeko, aurreko urtean kuota aurtengo ekintzetarako gordetzea erabaki zutenei deskontua egingo zaie bere osotasunean. Bestalde, gordetzea erabaki eta aurten ekintzarik egin behar ez dutenei dirua bueltatuko zaie.
Anima zaitezte izena ematera ikasleek behar duten kirol dosia jaso dezaten!!
INFORMAZIO ORRIA
IZEN EMATE HAU URRITIK ABENDURA DA. URTARRILETIK AURRERA BALORATUKO DUGU EA HASIERAKO ESKAINTZARA BUELTA GAITEZKEEN.
Ondo izan,
Markel Oquillas Alvarado
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Koordinatzailea
moquillas@athlonprestakuntza.eus
m. 674 618 482
athlon koop. e.
Loramendi, 4 • 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
t. 943 712 033 •
www.athlon.eus
Kanpoko Ekintzak

LEHEN EGUNA
